XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahoa Liseri-aparatua ahoan hasten da.

Kanpoaldean, edoskitzeko balio duten ezpainak daude.

Barruan, masailezurrean lerrokaturik, hortzak ditugu.

Hiru hortz moeta bereiz ditzakegu, hots: Ebakortzek elikagaiak ebakitzen dituzte.

Betortzek urratu egiten dituzte.

Haginek zehatzeko balio dute.

Listu-guruinek elikagaiak eralda erazten hasten den listu izeneko likido bat isurtzen dute ahora.

Ahoan dagoen mihia mugikortasun handiko organo gihartsu eta sentibera da.

Elikagaiak listuaz nahasten ditu, murtxikatzea erraztu eta elikadura-boloa irensten lagundu.

Mihian dastamena aurkitzen da.

Ebakortzak / Betortza / Aurreko haginak / Atzeko haginak. 32 hortz-pieza ditugu.

Mingotsa, Garratza, Gazia, Gozoa. Zaporearen dasta-guneak.

Ariketak 1. Esan ezazu ondoko esaldiak oker ala zuzen ote dauden: Mihian usaimena aurkitzen da.

Ahoan murtxikatze-lanetan laguntzen digun mihia dago.

Liseri-aparatua sudurrean hasten da.

2. Elkar itzazu ondokoak geziak erabiliz: ebakortzek haginek betortzek elikagaiak urratzen dituzte elikagaiak ebakitzen dituzte elikagaiak zehatzen dituzte.

3. Zertarako balio du liseri-aparatuak?.